Tandem, elkarlanaren bizikleta da, ezinbestekoa baitu bi aldeen partaidetza aurrera egiteko. Mekanismo hau "zuk niri ikasten laguntzen didazu eta nik zuri ikasten laguntzen dizut, horrela hobeto ulertuko dugu elkar" leloari jarraituz, elkartrukearen bidezko hizkuntzaren ikasprozesuan erabiltzen dugu. Horrela bada, Tandem, hizkuntza bat ikasteko metodoen arteko bizikleta da - merkea, banan-banakoa eta ekologikoa. Ikasbide hau komunikatiboa eta interkulturala da, bikotearekiko kontaktuak haren kulturan murgiltzea ahalbidetzen baitu. Tandem, esperientzi berriak bizi eta hizkuntza era atsegingarri eta sortzaile batean ikasi ahal izateko metodologiarik biziena da. Erabat autonomoak diren modu
(TANDEM© bikotea) eta ikasketa autonomoa sustatzen duten beste batzuk
(TANDEM© ikastalde binazionala) konbinatzen ditugu.
Irakasleak jatorrizkoak dira eta TANDEMen hasieran lan baldintzen erabakietan parte hartzen zuten, onura publikorako elkarteen esparruan, kooperatiba kultural zein autoenplegurako entrepresetan. Gaur egun, TANDEMen edozein forma juridikoa duten entrepresak aurki daitezke.
Tandemek jarraipen zientifikoa ere badu aspalditik. Nazioarteko TANDEM ihardunaldiek erregularki irakasle eta ikertzaileen artean esperientziak elkartrukatzeko aukera ematen dute. Horrela bada, hizkuntza eta kultura, ikasketa eta errealitatea uztartzeko gai ez diren metodologiei aurre egin dakiekeen metodo profesional eta alternatiboa eskaintzen du.
TANDEM erabiltzen duten instituzioak, etengabe hedatzen darraien nazioarteko TANDEM sarea osatzen dute. Tandem hizkuntza-eskola bakoitza bai herrialde bertako zein atzerriko beste ezein eskoletarako sarrerabidea da, eta TANDEM
Fundazioa® norabidea markatzen duena. Ildo honetatik, mugak gainditzen dituen metodoa ere bada.
TANDEM® - ... hizkuntzak ikasi bakarrik baino gehiago !
Tandem edozein adinetan erabil daitekeen metodoa da, bai gazteenekin baita hirugarren adinekoekin ere.
Tandem modu ezberdinetara aplika daiteke: haurtzaindegian hasita, lehen hezkuntza zein bigarrenean, hezkuntza profesionalean, gazte erakundetan, unibertsitate zein goi mailako eskoletan, irakaslearen formakuntzan, helduen eskoletan, entrepresa eta langileen trebakuntzan, baita sindikatuetan zein etorkinekin ere.
Tandemek taldearen jatorrizko herrialdean, beste taldearen herrialdean, elkarrekin hirugarren batean, mugaz haraindi edo internet-en ere funtzionatzen du.
Orain arte Tandem-ak gutxienez 22 hizkuntzatan burutu dira: Albanieraz, Alemanieraz, Arabieraz, Bulgarieraz, Danieraz, Gazteleraz, Katalanieraz,Txekieraz, Euskaraz, Frantsesez, Galizieraz, Greko berriaz, Hungarieraz, Ingeleraz, Italieraz, Japonesez, Letonieraz, Polonieraz, Portugesez, Serbokroatieraz, Eslovenieraz eta Turkieraz.
TANDEM, helburu asko aterpe berean: hizkuntzen tandem unibertsala,
kultur arteko elkartrukeetara bideratutako tandem topaketak, Tandem profesionala, arrazakeriaren aurkako 'Interkultur-tandem'-a, eleanitzako 'Babylonia- Tandem'-a, mugaz
haraindiko 'Mugaz Gain' eta eTandem-a internet-en bidez.
Tandemek, ikasketa autonomoan oinarritzen denez gero, malgutasuna
eskaintzen du bere edukinen esparru zabalean: elkarrizketa, narrazioa, irakurmena, gaitasun profesionalak (telefonoz aritzea, aldibereko itzulpena, itzulpengintza, ...), aisialdiko ekintzak, kultur arteko ezberdintasunak ...
Bienbitartean Tandem, hizkuntzen irakasprozesu bat izatetik, mugimendu pedagogiko bat izatera pasa da. Tandem prozedurak, haurtzaindegietan, eskola publikoetan, kurtso amaierako bidaietan, gazteen arteko elkartrukeetan, franko-aleman edo poloniar-aleman erakunde binazionaletan, herri-unibertsitateetan, Goethe Institutoetan eta antzeko Helduen Hezkuntza zentruetan, unibertsitatearen baitako Erasmus programetan, irakasleen oinarrizko formakuntzan eta trebatze iraunkorrean, tandem profesionala entrepresatan eta 'Interkultur-Tandem' etorkinekin elkarlanean.
Kooperazio zientifikoa eta formakuntza iraunkorrean sakontzeko asmoz, tandem metodoa onura duten entitate gehiengoak Tandem Fundazioa sortu dute. Egoitza nagusia Donostian finkatuz, 1994ko urtarrilaren 1ean hasi zuen bere iharduera. Fundazio honek, aurretik Michael Friedrich, ‘Centro Cultural Hispano-Alemán Tandem' madrildar kooperatiba eta Jürgen Wolff-en eskuetan zegoen
Tandem® ikurraren eskubideak bere gain hartu zituen, eta Tandem® erabili nahi dutenen pertsona eta erakundeentzat bitartekari bihurtu da.
1994ko uztailaren 11ean Eusko Jaurlaritzako kultura kontseilariaren 2698. aginduz onura publikoarako erakundea izendatua eta Euskal Autonomi Erkidegoko Boletin ofizialeko 9013. orrialdean argitaratua, errenta aitorpenean desgrabatu daitezkeen donatiboak onartzeko eskubidea du.
Herrien arteko ulermena eta kulturen arteko elkartrukeak sustatzea ditu Tandem Fundazioak xede nagusi. Horretarako kurtso pilotoak, material dokumentazioa eta zabalpena, formakuntza eta nazioarteko kooperazio proiektu bereziak, honako arlo hauetan antolatzen ditu:
Xehetasun gehiago: eskola hurbilenean, www.tandem-schools.com
Xehetsasun gehiago: Tandem Fundazioan, Donostian, tandem@tandem-f.org
Xehetasun gehiago: Tandem Fundazioan, tandem@tandem-f.org
Xehetasun gehiago: Tandem Fundazioan, tandem@tandem-f.org
Eta zu bila ari zaren hori zerrenda honetan agertuko ez balitz -Harremanak
TANDEM Fundazioa
PK/Apdo 864
E-20080 Donostia/San Sebastin
Eposta: tandem@tandem-f.org
Telefonoa: 943322062 (10-13 h)
Faxa: 943322062
Egoitza: Mandasko Dukearen pasealekua, 19B, 20012 Donostia-San Sebastián
Nola iritsi: Atotxako dorrearen aurrean, RENFEko Norte Geltokiaren eta
Epaitegiaren ondoan, autobuseko 9garren lineaz
IFK: G-20 471 587
Euskaraz jarraitu nahi baduzu, jo www.tandemcity.info/eu_index.html -era.
Nahiago baduzu ingelesez edo alemanez irakurtzen, geratu hemen www.tandem-fundazioa.info -an.